EPAMAHAIA / JURADO

EPAMAHAIA

 

 EPAIMAHAI TEKNIKOA

Epaimahaia  hainbat lagunek osatuko dute (lehiaketan izena ematen duten ostalari kopuruaren arabera), gastronomia arloan adituak. Lehiaketaren amaieran jakinaraziko da nortzuk izan diren. Lehiaketak irauten duen lau egunetariko edozeinetan, epaimahaikideak ostalaritza establezimenduetara joango dira era anonimoan eta pintxoak probatu eta puntuak emango dizkiete. Epaimahaikideak, taldean edota banaka, hainbatetan eta egun desberdinetan, pintxorik berritzaileena saria eskuratu dezaketen pintxoak probatzera joango dira sekretuan, pintxoaren prestakuntza eta kalitatea aldatzen ez dela ikusteko. Epaimahaiak kontutan hartuko du pintxoa lehiaketako egun guztietan berdin prestatuta egotea eta ostalaritza establezimenduaren ezaugarriak ere kontuan izango ditu: handia edo txikia den, jatetxea den, taberna, pintxoa ateratzeko zenbat denbora behar duten, etab.

Epaimahaiaren erabakia arrazoitua izango da eta apelaezina. Irizpide teknikoen arabera hartutako erabakia sari banaketan jakinaraziko zaie irabazi duten establezimenduei eta argitaratu egingo da.

 

HERRI EPAIMAHAIA

Txapelketan parte hartuko duten establezimenduetan, parte hartzen duten tabernen izena eta lehiaketara aurkezten duten pintxoa dituen txartelak emango dira. Bezeroek lehiaketan izena emanda duten establezimenduetako pintxo kopuru jakin bat probatzea beharrezkoa izango da ostalariak txartelean zigilua jartzeko eta horrela, 300€-ko zozketan parte hartu ahal izateko.    Parte-hartzearen araberakoa izango da hori. Hau da, parte-hartzea handia izanez gero,  herria  zonaldeetan banatuko da. Bakoitzak kolore bat izango du.

Zonalde bakoitzean lehiaketan parte hartuko duten hainbat taberna egon daitezke baina gure txartelean zonalde bakoitzean lehiaketan parte hartzen duten hainbat taberna egon daitezke, eta eskatuko dena da gure txartelean zonalde bakoitzeko zigilu kopuru zehatz bat izatea. Guztira, pintxo kopuru jakin bat jan beharko da, baina nahitaezkoa da herriko zonalde guztietakoak izatea. Txartel bakoitzean onenak diren pintxo bi apuntatuko dituzte zozketan parte hartu nahi duten bezeroek, gehien gustatu zaienetik hasita, pintxoen TOP TENa egiteko. Profesionalena iruditu zaien zerbitzariaren izena ere ezarriko dute. Datu pertsonalak eta telefono zenbakia jarriko dituzte txartelean eta, osatuta daukatenean, lehiaketan parte hartzen duten establezimenduetako edozeinetan utziko dute botoak zenbatu eta 300€-ko saria irabazteko aukera izan ahal izateko.

BALORAZIOAK

Pintxoei puntuak ematerakoan kontuan izango diren irizpideak jakinaraziko zaizkie partehartzaileei. Epaimahaiak guztira 20 puntu eman ahal izango ditu, ondoko irizpideak kontuan izanda:  Pintxoaren aurkezpena. Lehengaien kalitatea eta oreka. Zaporea bere osotasunean eta asebetetzea.  Originaltasuna.

 

 

JURADO

 

JURADO TÉCNICO

El Jurado estará compuesto de varias personas (en función de la cantidad de establecimientos hosteleros que se apunten al concurso), de reconocido prestigio dentro del ámbito de la gastronomía  y cuya identidad será desvelada al final del certamen. En cualquier momento durante los 4 días que dure el concurso,  los miembros de forma anónima se pasarán por los establecimientos hosteleros, probarán y puntuarán los pintxos. El jurado acudirá de forma secreta, en grupo o de forma  individual, a probar varias veces y en días diferentes los pintxos que opten al premio a la innovación con el fín de comprobar que la elaboración y la calidad del pintxo no varía.  El jurado tendrá en consideración que el pintxo esté elaborado de igual manera todos los días del concurso, tendrá en cuenta las características del establecimiento hostelero; si es grande, pequeño, si es restaurante, bar, el tiempo que se tarda en sacar el pintxo,  etc....

 La decisión del Jurado será motivada e inapelable. El fallo de la valoración técnica se comunicará a los establecimientos ganadores durante la entrega de premios y será publicado.

 

 JURADO POPULAR

En los establecimientos que participen en el certamen,  se entregarán tarjetas con los nombres de los bares participantes y el pintxo presentado a concurso. Será necesario que los clientes prueben todos o casi todos los pintxos apuntados en el concurso, para que el hostelero/a pueda sellar la tarjeta y optar así al sorteo de 300 euros .

Todo dependerá del nivel de participación.  En el caso de que la participación sea elevada, como así se espera, se dividirá el pueblo en zonas por colores. En cada zona puede haber varios bares que participen en el concurso, pero sólo serían necesarios un número determinado de sellos de cada zona en nuestra tarjeta. Habrá un total de pintxos a degustar, pero es obligatorio completar todas las zonas del pueblo. En cada tarjeta se apuntarán los tres mejores pintxos por orden de preferencia, para realizar el TOP TEN de pintxos y el nombre del camarero que se considere más profesional. Tras añadir los datos personales y número de teléfono, y una vez la tarjeta esté completa, se entregará en cualquiera de los establecimiento que concursen,  para la contabilización de los votos y su inclusión en el sorteo de 300€.

 

VALORACIONES

Se darán a conocer a los participantes los criterios determinantes para considerar ganadores los pintxos. El Jurado valorará sobre un total de 20 puntos, con los siguientes criterios:  Presentación del pintxo. Calidad y equilibrio de la materia prima. Sabor global y satisfacción.  La originalidad.